XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eleizak eta Estatuak? Ez dute ezertaz zeresanik izango, milaka gizon gazte elkar hiltzeko bultzatzen eta bedeinkatzen duten bitartean.
Baina zer esango du, zer dio naturak gure zeharbidetza fisikoen mendeku-hartzaile eta justiziati bakar izanda? Ez: Naturak diona.
Gurea galeraziz babestu egiten da bera.
Jainkoak, zerbait galeraztean, gureganako maitasunaz egiten du, naturak, gurea galerazten duen bakoitzean bere burua maite duelako egiten du, bera ez den guztiarentzako duen gorrotoagatik.
Naturak korapea Orfeoren buruak lur-hartzen duen irla adina arbuiatzen du.
Bere mendekua dugu hildura.
Korapean, Jainkoa dugu lagun, bakarrik, han, Irlan, itsasoa bakarrik bertan itoerazteko.
Irla
Dena ikusi ahal eta ezer egin ez daitekeen tokia.
Urrats jakin batzuetzako lehorra. Luparia.
Poetisa haundi izan zen zorigabeko haundiak ondo aukeratu du bere sorlekua.
Legenardunen auzokotasuna.
Naturaz kanpo. Baina nola liteke orduan neskatxa gaztea, naturazko izaki hau, bete-betean, hain sineskorki desbideratzerik?
Arimaren azpijokua duzu honakoa.
Premuaren besoetan erortzean ez du harrapatzen ez naturaren azpijokuak, ez eta maitearenak ere, hau maizegi jo arren liluratzaile, ehiztari, harrapakaritzat, are - banpirotzat, bitartean delarik, ia beti, bidegabekeria bakarra jendearen nondikoa eta aurrez esan dezagun - norakoa ere ikusi gabe ikustea duen izaki mingots eta prestua.
Neskatxa gaztea arimaren azpijokura erortzen da.
Maitatu nahi du
Arbuiatu? Galde dezaiegun gizon zahar eta gazteei.
Hurrena, topaketa dator.